miércoles, 28 de abril de 2010

Horoskopoa

Aries
(martxoak 21 apirilak 20)
Beti futbolean aritzen zara, baina hobe zenuke beste kirolen bat aukeratzea. Zer moduz igeriketan hasiko bazina?
Taurus
(apirilak 21 maiatzak 21)
Klasean, beti begira izaten duzun mutiko hori. Zergatik ez zara harengana joaten jolas-orduan? Bera desiratzen dago.
Geminis
(maiatzak 22 ekainak 22)
Lasai egon zaitez. Denoi gertatu zaigu gauza bera matematika ariketekin: hasieran, ez dira sekula ondo ateratzen. Baina ekinaren ekinez… matematikari handia bihurtuko zara.


Cancer
(ekainak 23 uztailak 22)
Bai, laguna! Hotz handia izan dugu egun hauetan, eta denok nahiago genuke hondartzan egotea, Kontxako gabarroian. Itxaron egin beharko.
leo
(uztailak 23 abuztuak 23)
Beti begira egoten zara, etxe ondoko musika-dendako eskaparatean. Guitarra hori nahi zenuke. Has zaitez aurrezten, eta hilabete batzuk barru, zurea izango da.
Virgo
(abuztuak 24 irailak 23)
Zergatik ez diozu gutun polit bat idazten zure bihotzean sentitzen duzun hori adierazteko? Maiteminduta zaude, eta onartu egin behar duzu.


Libra
(irailak 24 urriak 23)
Kirola egitea ondo dago, baina gorputzari halako astinduak ematea ere! Kontuz ibili, gehiegi nekatuz gero, lesioren bat izan dezakezu eta!
Escorpius
(apirilak 21 maiatzak 21)
Batzuetan iruditzen zaizu zure koadrilakoek begizkoa hartu dizutela. Baina erratuta zaude: denek bihotz-bihotzez maite zaituzte.
Sagitarius
(azaroak 23 abenduak 22)
Etxeko liburutegiko liburu bat aukeratu nahi duzu, baina ez dakizu zein. Galdetu ahizpa zaharrari, hark asko irakurtzen du eta.


Capricornius
(ekainak 23 uztailak 22)
Telebista aurrean egon ordez, ez al zenuke hobe lagunekin atera eta Donostian bueltatxo bat ematea? Etxean bero-bero egoten da bat, baina neurriz kanpokoa denean…!
Aquarius
(urtarrilak 21 otsailak 19)
Zure bihotzeko azukre koxkorra ate joka ari zaizu, eta zu ez zara konturatu ere egin. Zabaldu begiak, laster ezagutuko duzu eta.
Piscis
(otsailak 20 martxoak 20)
Zure horoskopoko zeinuak bezala, itsasoa maite duzu. Egon al zara inoiz Aquariumean? Hori bai dela unibertso zoragarria! Zoaz eta ikusiko duzu.

2 comentarios: