
*Kirolak leku handia du gure gizartean: oso garrantzitsua da bai neskentzat baita mutilentzat ere, horrek gure bizi-kalitatean eragin handia duelako. Lehenik, nabarmendu nahi dugu mutil kirolari gehiago dagoela neskak baino; neskek mutilek baino azkarrago uzten diotelako kirola egiteari, baina hori, zergatik ote da?
*Arrazoi batzuk ikusten saiatuko gara. Gure ustez, neskok ez daukagu garbi zein kirol mota egin nahi dugun, hasten gara zerbait probatzen, askotan saskibaloia, eta gustatzen ez bazaigu, utzi egiten dugu. Txikitan, gurasoek zenbait kiroletan apuntatzen gaituzte, baina nerabezaroa ailegatzerakoan, neska gehienek ez dute horretan pentsatzen. Kirolak baino, nahiago dituzte mutilak, eta mutilei gustatzea. Bestalde, gurasoek ere ez digute ezer esaten. Era berean, gerta daiteke neskaren batek kirola uztea, eta bere kirol laguna bakarrik geratzea. Ondorioz, honek ere kirola uzten du. Beste arrazoi bat lesioena izan daiteke, eta denbora falta: baina arrazoi horiek berdinak dira neska eta mutilentzako.
*Gehienok konbentzituta gaude kirolak mutilentzako direla, betidanik ikusi dugulako mutilek nolako zaletasuna duten. Eskolan beti ikusi ditugu futbolean. Alabaina, esan behar da ikastetxeetako jolastokiak ia erabat futbolean aritzeko pentsatuta daudela. Batetik, neskei ez digute horretan irakatsi, eta, bestetik, futbola gustatu ezean, ez dago tokirik beste kirolen bat egiteko.
*Badago beste arrazoi nagusi bat ere: emakumezkoen kirolari esker bizitzea oso zaila dela, ia ezinezkoa. Hemen oso aukera edo irtenbide gutxi daude; eta gainera, nesken kirola ez da batere zaintzen eta nabarmentzen: komunikabideek ia ez dute aipatzen, ez da existitzen. Hori izan daiteke, behar bada, arazorik larriena, ezberdintasun horrek motibazioa galerazi baitezake. Dena den, guk uste dugu, gure izaeraren baitan ere egon daitekeela arazoa. Izan ere, ez zaigu lehia gehiegi gustatzen: entrenatzaileen presioek, etengabe hobetzeko egin beharreko esfortzuek beldurtu egiten gaituzte… eta atzeraka egiten dugu.
aupaaaa!
ResponderEliminaraupa aupaaaaaa!
ResponderEliminar