| Nahiz eta zuek ez jakin, duela urte asko, ilargia karratua zen. Orain kontatuko dizuegu, gaur egun zergatik den biribila. Bazen, behin batean, sagu bat Satur izena zuena, eta sagu honen ametsa ilargira joatea zen. Bere ustez, ilargia gazta handi bat zen, eta jateko irrikitan zegoen. Horretaz aparte, bere birraitona astronauta izan zen, eta berak ez zuen gutxiago izan nahi. Oroimen ona zuenez, bazekien, gaueko hamarretan, espaziontzi bat ilargira joatekoa zela. Motxila egin, eta berehala abiatu zen. Ordua begiratu eta susto ederra hartu zuen, bederatzi t’erdiak zirelako. Orduan, korrika abiatu zen, eta bidean pastila batzuk hartu zituen ez mareatzeko. Hara iritsi zenean, astronauta baten motxilan sartu, eta kakahuete batzuk jaten egon zen denbora luzez. Baina beroa handia zegoen, eta pentsatu zuen handik ateratzea izango zela gauzarik hoberena. Nahiz eta oso zaila izan kremailera irekitzea, kostata, baina lortu zuen. Behin aterata, flotatzen ari zela | konturatu zen, eta han zeuden astronautak ez ziren sagua zegoela konturatu, bazutelako zeregina. Oso urduri zegoen, bere ametsa betetzeko oso denbora gutxi falta baitzen: hau da, ilargira iristeko. Ilargira iristerakoan... bere ametsa egia bihurtzen saiatu zen, eta alboetan bi haginkada eman zizkion. Ez zitzaion gehiegi gustatu ilargiaren zaporea, baina tira, ez zegoen hain txarra ere. Ondoren, astronautaren motxilatik ateratako kortxo zati batean hau idatzi zuen: EZ JAN, NIREA DA ETA!! |
miércoles, 28 de abril de 2010
Ez Jan Nirea da eta!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario