Eskola porrotaren arrazoi nabarmenena zera da: ikasleek interes falta azaltzen dutela eskolan irakasten diren gaiekiko. Jende guztiari ez zaizkio gai berak interesatzen, bakoitzak etorkizuna bere erara ikusten baitu. Gainera, eskolaratzea bi urtez luzatu da, eta eskolan jarraitu nahi ez duten ikasleak ugaritu egin dira nabarmen. Beste arrazoi bat familiaren laguntzarik eza izaten da. Gazteek interesa mantentzeko, beharrezkoa da gurasoen animoa.
Bertan uzten ditugu ikasle batzuen iritziak gai honi buruz:
Alejandro Ocio DBH-3 | Maite Ganuza DBH-3 | Asis Hernando DBH-3 | Iosu Otegi DBH-3 |
| Lagunek garrantzi handia izaten dute ikasketetan, eta batzuen eragin txarraren eraginez, ikasteko gogoa kentzen da. Ondorioz, beste gai batzuekiko interesa sortzen da, eta ikasketek garrantzia galtzen dute gazteen bizitzan. | Arazoa oso nabarmena da. Gero eta jende gehiagok ez ditu ikasketak bukatzen. Nire ustez, lagunek eragin handia dute. Lagun langileak badituzu, horrek laguntzen dizu; baina zure ingurukoak alferrak badira, oso zaila da gauzak ondo egitea. | Gaurkotasun handiko gaia da. Arazoarekin amaitzeko modu sinpleena ikasle bakoitza ondo ezagutzea da, eta behin ezagututa, berari dagozkion ikasgaiak jartzea. Oinarrizko ikasgaiak (hizkuntza, matematikak...) ez dira alde batera utzi behar. Baina beste batzuk alda daitezke ikasgai errazago batzuk jarrita. | Nik uste dut eskola porrota nota txarrengatik gertatzen dela. Neska-mutilek gero eta gutxiago ikasten dute, eta ez dira klasean adi egoten. Horrexegatik, nota txarrak ateratzen dira. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario