KAPRIKORNIO
Maitasuna: Laztantsuagoa izaten bazara laister aurkituko duzu bikotea, eta baldin baduzu, zurekin hobeto ibiliko da
Ikasketak: Zure nahiak bete nahi baldin baduzu gehiago ikasi beharko duzu, kontuz matematikarekin!!
Dirua: Aurrezten ikasi beharko duzu, larrialdietarako dirua euki nahi baldin baduzu.
Osasuna: Ez edan hainbeste, zure urdaila eskertuko dizu.
AKUARIO
Maitasuna: Bikote batekin konformatu beharko zenuke, bestela zuk eta zure ingurunekoek mina hartu ahal zenukete.
Ikasketak: Gehiago ikasten baduzu azkenean zari bat eukiko duzu
Dirua: Utzi gauza absurdoak erosteari eta gorde ezazu dirua beste gauza garrantzitsuagoetarako.
Osasuna: Tabakoa utzi beharko zenuka, estulka hilko zaitu!!!
PISZIS
Maitasuna: Zure sentimenduak agerian utziko bazenu, zure bikotea hobeto ulertuko zizuke
Ikasketak: Segi horrela, ahal duzun guztia egiten jarraitzen baduzu azkenean gauzak ondo aterako zaizkizu.
Dirua: Inbertitzea pentsatu duzu? zer egingo duzu hainbeste dirurekin!!!
Osasuna: Masajistara joatea komeni zaizu.
ARIES
Maitasuna: Egia da zure bikotea oso inportantea dela, baina ez zaitez lagunataz ahaztu.
Ikasketak: Zer gertatu zaizu?? Ireki itzazu liburuak behingoz!!!
Dirua: Astero zehozer gastatu ahal izateko modukoa izango duzu.
Osasuna: Utzi depresioa eta kalera atera!!
TAURO
Maitasuna: Zure burugogorkeria alde batean utziko bazenu, bikotearekin hobeto joango litzaizuke.
Ikasketak: Alferkeria utzi eta liburuak irekitzen hasi beharko zenuke!!!
Dirua: Diru kontuan ondo zabiltza, baina jakin beharko zenuke dirua ez duela mundua mugitzen.
Osasuna: Zaindu zaitez behingoz, zure osasuna eskertuko lizuke.
GEMINIS
Maitasuna: Bikotearekin denbora on bat igarotzen ari zara eta horrela jarraituko du luzaro.
Ikasketak: Txuletak utzi eta azterketak zure kabuz egin beharko zenuke
Dirua: Dirua ez da zu baldintzatzen duena, zure pertsonalitatea baizik
Osasuna: Orain une txarra daukazun arren, dena konponduko da laister.
KANZER
Maitasuna: Zu gustoko duzun neska ala mutila eskuratuko duzu
Ikasketak: Oso txarto zabiltza, txuletak egitea da zure esperantza bakarra
Dirua: Gehiegi gastatzen duzu eta azkenean ezer gabe geratuko zara.
Osasuna: Hipokondriakoa izateari utzi beharko zenuke, katarroa bi eguneko kontua da bakarrik!!
LEO
Maitasuna: Bihotza pozik daukazu baina ez dituzu gurasoak pozik
Ikasketak: Hobeto zabiltza baina ez zaitez asko fidatu
Dirua: Orain dirua daukazun arren, etorkizun batean falta egingo zaizu
Osasuna: Tabako eta porroak utzi, birikak kokoteraino daude eta
VIRGO
Maitasuna: Guztiekin ligatzeari utzi eta benetako bikote bat bilatu
Ikasketak: Nahiko txarto zabiltza, espabilatu beharko zenuke
Dirua: Kutxa beterik daukazu, baina porroak erostearen helburuz utzik gertako da
Osasuna: Alkohola utzi, urdaila puzkatu zorian dago eta
LIBRA
Maitasuna: Mutil edo neska horren atzean egoteari utzi eta konturatuko zara maitasuna zuk pentsatzen duzun baino hurbilago dagoela
Ikasketak: Alferkeria utzi eta pira gutxiago egin!!!
Dirua: Gurasoek kokoteraino daude zure zorrak ordaintzearekin, gutxiago gasta beharko zenuke!!
Osasuna: Beti jarraitzen zaizun estulka zurekin egongo da luzaro tabako uzten ez baduzu
ESKORPIO
Maitasuna: Laister konturatuko zara gustatzen zaizun mutila edo neska pertson txar bat dela
Ikasketak: Oso ondo, horrela segituz gero dena primeran aterako zaizu.
Dirua: Gehiegi aurrezten duzu, noizean behin kapritxo bat euki beharko zenuke
Osasuna: Pildora gehiago hartzen badituzu, zeozer gertatuko zaizu.
SAGITARIO
Maitasuna: Maitasuna eta gorrotoa elkar ibiliko dira
Ikasketak: Ondo xamar zabiltza baina gehiago egin ahalko zenuke
Dirua: Ez duzu zentimo bat ere ez, zer egiten duzu diruarekin??
Osasuna: Zure etsaien txarrerako osasunez primeran zabiltza
 























